XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ur jausi hauek oztopoa dira guretzat ibaia garraio bide bezala erabiltzeko, baina defentsa ere ba dira, edozein kuriosoari hona etortzen uzten ez diotelako.

Baina ba da beste arrazoi bat, nagusien dena, ura ez lurra garraio bide bezala ez erabiltzeko: segurtasunaren arrazoia.

Inork ez du kanpoan jakin behar hiri hau existitzen denik.

Beraz, inork kanpoan ez du ikusi behar hona ezer datorrela, hemendik ezer irtetzen dela.

Orduan, zerbait asmatu behar izan genuen, airetik.

Abioiak ezin genitzakeen erabili, aireportua egiteak zuhaitzak botatzea exijitzen zuelako, eta hori ezin egin genezakeen, goitik pasatu zitezkeen atzerritar abioiek gure hiriaren existentziaz ohartu zitezkeelako.

Beraz, gure zientzilari eta ikertzaileek zerbait berri asmatzen ahalegindu ziren, horizontalki aireratzearen ordez bertikalki egin zezakeen makina bat bilatzen.

Eta OVNIa asmatu zuten.

OVNIak bertikalki igoten dira, eta jaitsi ere bai.

Beraz, ez dute aireportu handirik behar.

Zuhaitz batzu bota ziren eta mila metro karratutako belardia ikusi daiteke OVNIak ezkutatuta dauden tokiaren inguruan.

Aireratzeko leku hori belardi bat da.

Beraz, hegaz doan abioi batetik ikusita, belardi bat besterik ez da ikusten.

OVNI bat aireratu nahi dugunean, ibiltzen hasten da ezkutatuta dagoen tokitik, belardi horretara heldu arte, eta orduan gora igoten da.

Beti gauez, noski.

- Hori bai gauza kuriosoa... Ba han, Europan, beste planetetatik datozela uste dute.

Bertha-k irribarre egin zuen: - Sinetsi dezatela. Hobe guretzat. Gutaz ez dute oraingoz ezer jakin behar.

Franz-ek oraindik bere kezkak zituen: (...).